KOPLA ZAHARRAK:
Ahoz Aho transmititzen den euskal literatura mota da. Eta ahoz aho transmititu direnez, erraza da abesti baten bertsio bat baino gehiago aurkitzea.
Usadio zaharretan oinarrituta daude, eta egiteko soziala dute ospakizunetan abestekoak direlako; Santa Ageda, olentzero…
Euskal literatura tradizionaleko altxorrik preziatuenak dira.
Uste da erdi arotik datozela.
Oro har, bata bestearen atzean kantatzen dira, eta zortzi-hamar ahapaldikoak izaten dira.
Ahapaldi bakoitza 4 bertsotakoak dira oro har, teknika poetiko oso zehatz batekin egindakoak.
Koplek egitura bikoitza izaten dute. Lehenengo bi bertsoak naturako fenomeno bati buruzkoak izaten dira, irudi sinbolikoa sortzen duen irudi adierazgarri bati buruzkoak;
Bigarren zatian, azken bi bertsoek gurari bat adierazten dute, bertsoaren esanahia azaltzen duen irudi fokala marrazten da.
Koplaren indarra edo eduki garrantzitsuena azken bi bertsoetan biltzen da, baina naturarekin zerikusia duen ikurra erabiltzen da; eta estilizaziorako, arrazoia erabili beharrean irudiak erabiltzen dira.
Ikurraren eta mezu zehatzaren artean koherentziarik ez egoteak oso deigarria da. Koplaren bi zatien artean ez dago lotuko dituen partikula bat ere, eta horixe da koplen ezaugarri nagusiena.
Erabilitako ikurrak eta irudiak alderatuz, ohartu ahal gara, pirinioetako alde bakoitzean ezberdinak direla.
Iparraldean irudi estetikoari edukiari baino gehiago begiratzen diote; hegoaldean, berriz, alderantziz da.
BALADAK:
Baladak kantu narratibo laburrak dira eta hauek gertaera batzuk kontatzen dituzte. Istorio laburrak dira eta askotan amaieratik hasten dira, bertan tratatzen diren gaiak askotan gai bortitzak dira, hau da, ezinezko maitasuna, hilketak, borrokak…
Baladetan ez dago lekuaren deskripziorik, ez datu orokorrik.
Euskal literaturan balada hitza eta erromantze hitza erabiltzen da, baina Euskal baladek Europa iparraldeko baladen antza dute eta ez Espainiako erromantzeena. Europan baladak erdi aroan finkatu egin ziren eta gaur egun arte iraun dute. Naturako irudiak erabiltzen dira lehen bi lerroetan normalean. Berezitasunak edukiari eta istorioari begiratuz, honela sailka ditzakegu: Eredu epikoa, Eredu epiko-lirikoa eta Eredu lirikoa.
Eredu epikoa: XV-XVImendeetakoak. Erdi-aro bukaerako gudak eta jauntxoen ekintza, bizi-giroa, eta banderizoei (dorretxeetan bizi zitren jauntxoen alde borrokatzen ziren soldaduei) buruz mintzatzen dira. Beotibarko gudua, bereterretxen kantoria eta alos torrea.
Eredu epiko-lirikoa: XVII mendean. Guduak eta maitasuna dituzte kontagai eta ezin dira garaiko kronikatzat hartu, ez baitira oso zehatzak. Brodatzen ari nintzen, Peru guria.
Eredu lirikoa: XVIII mendekoak. Gaiak sinbolopean emanak datoz eta elkariizketaren bidez agertzen dira. Amodioa dute ia gai bakarra eta gehienak Ipar-Euskal Herrian bildu dira: Maitia non zira, Jaun baruak aspaldi.
MARIJESIAK
Marijesiak Gernika eta inguruko herrietako tradizio bat da, non gizon eta emakume talde batek Jesusen jaiotzari buruzko bertsoak kantatzen dituzten gabon aurreko bederatzi egunetan. Erronda-kanta izeneko neguko tradizioen multzoan kokatzen da, Santa Ageda tradizioa bezala. Antzerki generoko ezaugarriak ere baditu. Marijesiak aztertu dituztenen artean, Resurreccion Maria Azkue dago tradizio honetako 90 kanta bilduz.
Gabon aurreko bederatzi goizaldez kale arteko haize hotza doinu bihurtu eta gernikarren lo geldia esnatzera dator.
Hain da zaharra oitura hau non herriko zaharrenek ere ez dakite noiztik egiten den.
Bizkaiko herri askotan ospatzen den ohitura bada ere, indarrik handiena Gernika-Lumon dau, baliteke gaur ezagutzen ditugun Marijesiak antzerki gisa egiten zirenetariko «Misterio» baten zati izatea.
Marijesiak bide luzea egin dute, dakigun baino luzeago agian gure ganaino bizirik heltzeko.
Eta gaur, atzo bezala, ohiturak honela agintzen du:
Erronda goizaldeko lauretan hasten da, Andra Mari eleizako ate zaharraren aurrean, bakarlariak, hau beti metro batzuk aurretik eta taldeak belaunikoz bertso bat abesten dute.
Gero, pausu biziz, erloju-orratzen noranzkoren kontra doan ibilbidea osatu (sinistrorsum erara), eleiz ate guztietan aipatu bezalako geldiunetxoa eginez. Eta Historia Sakratua osoa garaunduko deuskue bertsoz-bertso, batak esan eta besteek erantzun. Adan izan zenetik Kristoren jaiotzararte, herriaren adimenetik ateratako irudi biziz osoturiko 28 koplatan.
Bederatzigarren goizaldeko erronda hurrengo eguerdirarte luzatzen da, eta une batez txistulari talde batek laguntzen ditu.
Publicado en Uncategorized
Comentarios recientes